{"id":371,"date":"2017-03-05T19:13:58","date_gmt":"2017-03-05T19:13:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.ollo.es\/?page_id=371"},"modified":"2017-08-04T08:56:30","modified_gmt":"2017-08-04T08:56:30","slug":"boletin-4","status":"publish","type":"page","link":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/","title":{"rendered":"Aldizkaria 8"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h3>Ollarango Eguna 2016 ULTZURRUNen<a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-377\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg\" alt=\"f valle\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/h3>\n<h3><\/h3>\n<p>Eguraldi ona izan genuen Ollarango Egunean. Ultzurrunen ospatu genuen. Hasteko Forjas Brunekoek erakustaldi bat egin zuten.<br \/>\nOndoren, ogi-mamiak jaten eta puzgarrietan entreteniturik ibili ginen haur eta heldu.<\/p>\n<p>Eguerdian meza ospatu zen, bertan bildu ziren herri guztietako ordezkariak aldean herriko gurutzea zeramatela, San Migeleko aingeruaren irudia agurtzera. Antzinako ekitaldi hori bukatu eta gero, Ultzurruneko lagun batek jota eta herriko kanta batzuk abestu zituen.<\/p>\n<p>Herri bazkarian 160 lagun elkartu ginen, ohiko bingoa egin eta Mikel Cobos soinu-jolea hasi zen.<\/p>\n<p>Arratsaldean haurrak Mankomunitatearen birtziklai-lantegietan aritu ziren; eta helduok, sokatiran: gizon eta emakumeak umore oneko norgehiagoka aritu ginen, azkenean emakumeek irabazi zuten.<\/p>\n<p>Arratsean musika hasi zen Gabenara taldearen eskutik, ondoren 80 lagun elkartu ginen afaltzeko -eta bingoan aritzeko-. Afaldu osteko dantzaldia, eta gero, gau-pasan amaitu zuten ausartenek.<\/p>\n<p>Festa egun hori ederki joan zela uste dugu, umorea eta giro ona ez baitziren falta. Gure esker ona Ultzurruneko kontzejuari, eta antolaketan parte hartu duten guztiei. Gutxiago falta da 2017ko Ollarango Egunerako.<\/p>\n<h3>EUSKARAREN EGUNA 2016<\/h3>\n<p>Maiatzaren 28an Euskararen Eguna ospatu genuen. Duela urte batzuk hasi ginen Go\u00f1i bailararekin batera txandaka ospatzen. Joan den urtean bertan tokatzen zen, Munarrizen hain zuzen ere.<br \/>\nGoizean haurrak puzgarrietan ibili ziren, gainerakook motozerraz egindako taila erakusketa ikusi eta pintxo-potea egin genuen. Bazkarian 150 lagun elkartu ginen, bingoan aritu ondoren, dantzan hasi ginen soinu-jole batekin. Arratsaldean ekaitzak behartu gintuen denok karpapean elkartzeko Oberena dantza taldekoak ikustera. Txokolate-jatea ere elkartean egin behar izan genuen. Gabenaga orkestrak euskarazko pieza batzuk jo zituen afaria baino lehen. Afarian 100 lagun elkartu ginen. Eguerdi aldean Puro Relajo mexikar taldeak txanda hartu zuen, eta ondoren, festa amaitzeko berriro ere Gabenaga orkestrak jo zuen.<br \/>\nAurten, 2017an, Ollaranen ospatuko dugu Euskararen Eguna, horregatik deia zabaldu nahi dugu kontzejuen artean ea baten bat animatzen den herrian antolatzera.<br \/>\nBestalde inor prest badago festa hau antolatzen laguntzeko, ongi etorria izango da lan-taldera. Interesatuok udaletxean bertan esan eta kontakturako telefonoa utzi. Mila esker.<\/p>\n<p>DANI GONZALEZ<\/p>\n<h3>Museo etnografikoak 30 urte bete ditu Fantikorena etxean<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-386\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/perurena-150x150.png\" alt=\"perurena\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/h3>\n<p>Fantikorena etxean\u2026 bertan, mendeetan, abereek jana eta berotasuna eman dizkiote hainbat familiari, bertan behiak erditu dira, eta txerrikumeek argia ikusi dute, bertan ogia eta simaurra usaindu izan dira, belarra eta kea, bertan Jose Ulibarrenak eta familiak museo hau ireki zuten duela 30 urte.<br \/>\nJoxek museoa bizi izan du, harekin bat egin eta babestoki bihurtu, eta bide batez euskal ekosisteman bere tokia aurkitu nahi izan du. Ez du oroimenak mugituko, ezta altxor bat izateak ere&#8230; Gure kultura, hainbestetan zapaldua eta ahaztua, berreskuratu nahi du, ordea, etengabeko auzolan horretan herrikideei eskaintzeko, baloratzeko eta baloratua izateko.<br \/>\nEta lanabes horien historia biltzean, tresna horiek eskuetan sortu zituzten egileen historian inspirazioa aurkituko du, eta bizia emango die eskulturetan.<br \/>\nHorregatik museo hau ezinbestekoa da Joxeren lana eta pentsamendua ulertzeko. Zeinak ahalegin handiz bildu baititu ezezagunen ingenio hauek, ahaztu ditugun pertsonen lanabesak, askotan ere gutxietsiak eta baztertuak.<br \/>\nBaina ez da hori bakarrik; izan ere, Ulibarrenak urteetan erein duen horrek fruituak eman ditu. Eta gure lana izango da jasotako altxor hau gorde, eta laguntza lortu proiektua hobetzeko.<br \/>\nDuela 30 urte Joxek posibilidade bat ikusi zuen hemen, eta gaur askoz aukera gehiago daude&#8230;proiektuak soberan ditugu, eta kontatzeko istoriak ere bai.<br \/>\nEskerrik asko denoi gure festara etortzeagatik.<br \/>\nELUR ULIBARRENA<\/p>\n<h3>Pedro, Ollarango eta Go\u00f1iko postaria<\/h3>\n<h3><a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/postaria.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-388\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/postaria-150x150.png\" alt=\"postaria\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/h3>\n<p>Maiatzaren 28an Pedro, Ollarango eta Go\u00f1iko postaria, omendu genuen, jubilatu baita. Bi bailaretako alkateek herritar guztion izenean detailetxo bat eman zioten urteetan egindako lan ona eskertzeko.<\/p>\n<h3>KORRIKA 2017<\/h3>\n<p>Aurtengo Korrika Errotzetik pasako da apirilaren 9an gaueko hiruretan. Udalak bi kilometro erosiko ditu Etxauribar, Oltza eta Orkoiengo udal eta elkarteekin batera. Festa bat ere antolatzen ari da Korrikari ongietorria emateko eta hau eta helduek parte hartu ahalko dute. Erne egongo gara karteletan dena nola zehazten den. Hasi prestaketan!<\/p>\n<h3>Senosiaingo kontzejuaren eta udalaren arteko hitzarmena<\/h3>\n<p>Joan den abuztuan udalak eta Senosiaingo kontzejuak hitzarmena sinatu zuten; bertan hitzartu da udalak haur parkea Senosianen jarriko duela eta kontzejuak telefono-antena bat bailaran estaldura emateko.<\/p>\n<p>Antena Movistarrek jarriko du, beti ere araudia errespetatuz eta biztanleen segurtasuna bermatuz. Udalak, bestalde, haur-parkeak egiten dituzten enpresa batzuetan aurrekontuak eskatu ditu, eta antena jartzen duten momentuan, haur-parkea egingo du.<\/p>\n<h3>Kontsumitzaileari arreta egiteko bulegoa bertan behera gelditu da.<\/h3>\n<p>2016an udalak bulego bat ireki zuen kontsumitzaileen kexak edo informazio eskaerak bideratzeko. Udazkenean bertan behera gelditu zen ia ez zelako erabiltzen. Hemendik aurrera zerbitzu hori web orri honetan izango da: <a href=\"http:\/\/www.consumidoresirache.com\/\" target=\"_top\">www.consumidoresirache.com<\/a><\/p>\n<h3>Gara\u00f1o gaztelua presente egon da 2016ko Europako ondare jardunaldietan<\/h3>\n<h3><a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/garaino1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-thumbnail wp-image-384 alignleft\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/garaino1-150x150.jpg\" alt=\"garaino1\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/h3>\n<p>Hogeita hamar lagun inguru elkartu ziren I\u00f1aki Sagredo arkeologoren azalpenak entzuteko. I\u00f1aki Sagredok indusketa-lana darama Nafarroako gaztelu zaharrena izan daitekeen honetan.<\/p>\n<p>Aurten, uda baino lehen udal langileek eskailerak egin zituzten gazteluko sarbidea errazteko. Bestalde urrian I\u00f1akik eta beste bi harginek dorrearen oinarria berreskuratu zuten, erortzeko arriskua baitzuen. Bi metroko altuera du orain eta ikusgarri da inguruko herrietatik.<br \/>\nUdalak Mankomunitatearekin duen hitzarmenari esker Gara\u00f1o gaztelua berpizten ari da.<\/p>\n<h3>Artetako kontzejua desagertu da<\/h3>\n<p>Duela gutxi bailarako kontzeju hori desagertu da. Erabaki tristea da, batez ere bertakoentzat. Kontua da bertan erroldatutako biztanle gehienek eskatu zutela. Udalak erabakia errespetatu eta kudeaketa bere gain hartu, besterik ezin du egin. Orain erabaki horri buelta ematea oso zaila da: legeak dio Artetak 100 biztanle izan beharko lukeela berriro kontzejua izan ahal izateko. Baliteke etorkizunean legea aldatzea eta errazago izatea.<br \/>\nEsan behar dugu aldaketa ongi egin dela eta udaleko teknikariek (kontu-hartzailea, artxibozaina, idazkariak&#8230;) dena ongi eta txukun aurkitu dutela. Gainera kontzejuak kontuak ongi ditu eta bailarako ez da inolako zamarik izango. Legearen arabera Artetako diru-sarrerak batez ere Artetan bertan gastatuko dira, nahiz eta kontzejua ez izan.<\/p>\n<h3>Go\u00f1i, Ollaran, Etxauri eta Oltza batera doaz lau bailaretako garapena bultzatzeko.<\/h3>\n<h3><a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/4-valles.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-379\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/4-valles-150x150.jpg\" alt=\"4 valles\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/h3>\n<p>Etxauribar lanean lan-taldeak duela urte bete proposatu zien ondoko bailaretako agenteei elkartzeko, ikusteko ea zein aukera zegoen denon artean turismoaren garapenaren inguruan zerbait komunean egiteko. \u201cTierras de Irantzu\u201d Estellerria iparraldeko elkarte mistoaren moldea gustatu zitzaien hasieran. Elkarte hori bertako Cederna-Garalurren laguntzarekin sortu eta gero arrakastatsua izan da bai lurralderako, baita beren bazkideendako ere.<\/p>\n<p>Urte bat pasa dugu lanean, bileretan eta eremu askotako aditu askoei entzuten. Orain lan-taldeak itxura hartu du, eta hortik aterako da elkarte misto bat: partikularrak, enpresak eta toki entitateak. Helburu nagusiak izango dira garapenerako ekimen bateratuak egitea eta gainerako administrazioekin eta enpresekin harremanak izatea.<\/p>\n<p>Bilera asko egin ondoren konturatu gara elkarte hori ez dela izango bakarrik turismoa bultzatzeko zerbait, edo turismoan lan egiten duten eragileen onurako bakarrik, baizik eta biztanleria osoaren onurako. Landutako gaiak, turismoaz gainera, lurralde garapen osorako gaiak izan dira.<\/p>\n<p>Lan-talde horretan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan udalaren bitartez. ELUR ULIBARRENA<\/p>\n<h3>Olentzero Beasoain eta Egillorren<\/h3>\n<p>Urtero bezala gure Olentzero maitea menditik jaitsi zen; oraingo honetan Beasoainen agertu zen, joaldunak, musika eta dantza lagundurik. Haur eta helduok, zain ginen bitartean, gaztainak jan genituen, eta Olentzero agertzean koheteak eta su-artifizialak piztu genituen. Bestalde, Garaino elkartearen antolakuntza onari esker eta Beasoain-Egillorreko kontzejuaren laguntzarekin txistorrak erre genituen, haurrek Olentzeroarekin hitz egiten zuten bitartean. Eguraldi ederra eta giro ona. Zer gehiago behar da atseden egun hauei hasiera emateko?<\/p>\n<h3>Arteta Hollywooden pare!<\/h3>\n<h3><a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/rovira.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-thumbnail wp-image-387 alignleft\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/rovira-150x150.png\" alt=\"rovira\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/h3>\n<p>Dani Rovira aktorea, \u201c8 apellidos vascos\u201d film ospetsuaren protagonista, udazkenean ibili omen zen Artetako Bekoa landetxean film bat errodatzen. Lastima ezin izan geniola autografo bat eskatu.<\/p>\n<h3><\/h3>\n<h3><\/h3>\n<h3>2016an jaioak<\/h3>\n<p>Xabier Pilar Abaurrea eta Nora Pilar Abaurrea, Senosiainen, urtarrilean.<br \/>\nVictoria Ruiz Segura Ultzurrunen, maiatzean.<br \/>\nArima Cea Huici Egillorren, uztailean.<br \/>\nJune Huarte Martinez Senosiainen, azaroan.<br \/>\nOngi etorri!<\/p>\n<h3>2016 hilak<\/h3>\n<p>Sabino Argui\u00f1ano Salsise, Senosiaingoa, martxoan.<br \/>\nAlfonso Michitorena Munarriz , Senosiaingoa, uztailean.<br \/>\nEugenio Aldaba Arraiza, Ollon, urrian.<br \/>\nGoian Beude<\/p>\n<h3>Joxe Ulibarrena, Txondorra saria 2016, Olentzero garaian.<\/h3>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/txondorra.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-376\" src=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/txondorra-150x150.jpg\" alt=\"txondorra\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a>Gure artistak 93 urte betetzeko zituela, txondorra saria jaso du Iru\u00f1eko alkatearen eskutik. Sari hori \u201cOlentzeroren lagunak\u201d elkarteak ematen du herri kulturaren alde nabarmendu direnak saritzeko.<br \/>\nSariaren ekitaldian, abenduaren 23an egin zen Iru\u00f1eko udaletxean, Iru\u00f1eko alkateaz gain gure udaleko ordezkariak, lagunak eta senideak joan ziren.<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.ollo.es\/boletin-ollaran\">aurkibidera joan<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ollarango Eguna 2016 ULTZURRUNen Eguraldi ona izan genuen Ollarango Egunean. Ultzurrunen ospatu genuen. Hasteko Forjas Brunekoek erakustaldi bat egin zuten. Ondoren, ogi-mamiak jaten eta puzgarrietan entreteniturik ibili ginen haur eta heldu. Eguerdian meza ospatu zen, bertan bildu ziren herri guztietako&hellip; <\/p>\n","protected":false},"author":9277,"featured_media":0,"parent":363,"menu_order":8,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"class_list":["post-371","page","type-page","status-publish","hentry"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\r\n<title>Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala<\/title>\r\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\r\n<link rel=\"canonical\" href=\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\r\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\r\n<meta property=\"og:title\" content=\"Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ollarango Eguna 2016 ULTZURRUNen Eguraldi ona izan genuen Ollarango Egunean. Ultzurrunen ospatu genuen. Hasteko Forjas Brunekoek erakustaldi bat egin zuten. Ondoren, ogi-mamiak jaten eta puzgarrietan entreteniturik ibili ginen haur eta heldu. Eguerdian meza ospatu zen, bertan bildu ziren herri guztietako&hellip;\" \/>\r\n<meta property=\"og:url\" content=\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-08-04T08:56:30+00:00\" \/>\r\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"16 minutes\" \/>\r\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/\",\"url\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/\",\"name\":\"Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg\",\"datePublished\":\"2017-03-05T19:13:58+00:00\",\"dateModified\":\"2017-08-04T08:56:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[[\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/\"]]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ayuntamiento\",\"item\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Boletines de informaci\u00f3n municipal\",\"item\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Bolet\u00edn Ollaran n\u00ba8\",\"item\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":5,\"name\":\"Aldizkaria 8\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/#website\",\"url\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/\",\"name\":\"Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala\",\"description\":\"Olloko Udala\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\r\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala","og_description":"Ollarango Eguna 2016 ULTZURRUNen Eguraldi ona izan genuen Ollarango Egunean. Ultzurrunen ospatu genuen. Hasteko Forjas Brunekoek erakustaldi bat egin zuten. Ondoren, ogi-mamiak jaten eta puzgarrietan entreteniturik ibili ginen haur eta heldu. Eguerdian meza ospatu zen, bertan bildu ziren herri guztietako&hellip;","og_url":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/","og_site_name":"Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala","article_modified_time":"2017-08-04T08:56:30+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg","type":"","width":"","height":""}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"16 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/","url":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/","name":"Boletin 8Aldizkaria 8 - Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala","isPartOf":{"@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage"},"image":{"@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg","datePublished":"2017-03-05T19:13:58+00:00","dateModified":"2017-08-04T08:56:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":[["http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/"]]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.ollo.es\/wp-content\/uploads\/sites\/54\/2017\/03\/f-valle-150x150.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/boletin-4\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ayuntamiento","item":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Boletines de informaci\u00f3n municipal","item":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Bolet\u00edn Ollaran n\u00ba8","item":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/ayuntamiento\/actualidad\/boletin-ollaran\/"},{"@type":"ListItem","position":5,"name":"Aldizkaria 8"}]},{"@type":"WebSite","@id":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/#website","url":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/","name":"Ayuntamiento de Ollo \/ Olloko Udala","description":"Olloko Udala","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/371","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9277"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=371"}],"version-history":[{"count":0,"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/371\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/363"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.ollo.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=371"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}