Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berriak

“Gizonak eta Berdintasuna” Argazki Lehiaketa

AURKEZTEKO EPEA: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, biak barne.

Martxan dago iadanik, Oltza Zendea, Belaskoain, Bidaurreta, Etxauri eta Ollarango Udaletako Berdintasun Zerbitzuak antolatutako argazki lehiaketa. 2023ko ekaina, uztaila eta abuztuan egingo da. Lehiaketa honen helburu nagusia da emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren gainean sentsibilizatzea, aurkeztutako argazkiekin egutegi partehartzaile bat sortuz.

“Gizonak eta berdintasuna” argazki-lehiaketaren helburu nagusia da hausnarketa eta kontzientzia sustatzea, genero berdintasunak eta dibertsitate maskulinoak gure gizartean duen garrantziaz. Argazkiaren bidez, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek duten parte hartzea nabarmendu eta baloratu nahi dugu, baita horrek aldaketa sozialean egiten duen ekarpena ere.

Lehiaketaren gai nagusia “Gizonak eta berdintasuna” da. Gizonezkoen ikuspegitik genero berdintasunaren bilaketa islatzen duten egoerak, emozioak, istorioak edo uneak atzeman behar dituzte argazkiek, eta aniztasuna eta gizonek gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzen duten moduak nabarmendu.

Kontsulta itzazu oinarriak hemen, animatu eta parte hartu!!

Berdintasun Zerbitzurako logoa

Berriro ekingo diogu Berdintasun Zerbitzurako logo lehiaketari, 300 euroko sariarekin. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 1etik irailaren 15era izanen da. Hona hemen oinarriak:

https://www.ayuntamientoolza.com/wp-content/uploads/2023/08/LOGO-LEHIAKETAREN-OINARRIAK.pdf