Idazkaria:
Bere funtzioen artean ondorengo hauek daude: Alkate, Zinegotzi eta Kontzejuei aholku ematea, Udal Artxiboaren zaintza, osoko bilkuren prestaketa eta akten idazketa, Udaletxeko kontularitzaren kudeaketa, txosten juridikoen eta ebazpenen prestaketa. Asteko 40 ordutako lanaldi osoa dauka. 2009tik Alberto Ubeda Ruiz da Idazkaria.
Bulegaria:
Bere funtzioen artean ondorengo hauek daude: publikoari, Idazkariari, Hirigintzako Aholkulariari, Zinegotziei, Alkateari, Kontulariari eta Kontzejuei arreta eskaintzea, bederatzi herrietako zergen ordainketa eta udal dokumentazioaren bideratzea eta baita udal Bandoen banaketa ere bai. Asteko 25 ordutako lanaldi mugatua dauka. 1987tik Aurora San Martín Vigorra da Bulegaria.
Etxez-etxeko laguntza zerbitzua:
2011n jarri zen zerbitzu hau martxan Ollo Ibarrean eta bere funtzioen artean dago etxeetan adineko pertsonen edo mendekoak direnen zaintza. Honetaz gain, hilabetean astearte batez Irurtzungo Azokara laguntzen ditu. Bere eginbeharren artean dago ere Udal bulegoen garbiketa. Asteko 20 ordutako lanaldi mugatua dauka. María del Carmen Ugarte Irigoyen da Etxez-etxeko Laguntzailea.
Alkatea:
Bere funtzioen artean ondorengo hauek daude: Udaletxeko egitekoen antolaketa eta koordinazioa, publikoari arreta eskaintzea, osoko bilkuren prestakuntza eta deialdia egitea, Udaletxearen ordezkaritza lanak egitea, eskaerak eta txostenak egitea, ebazpenak eta bestelakoak sinatzea. Asteko 10 orduko lanaldi mugatua dauka. 2011ko ekainetik Javier Pérez da Ibarreko Alkatea.
Hirigintzako Aholkularia:
Hamabostero Burlatako ORVEko arkitekto bat etortzen da ostegunetan Udaletxera. Horretaz gain, Udaletxetik egiten dizkioten argibideei erantzun telefonikoa ematen die. Bere funtzioen artean ondorengo hauek daude: txostenen prestakuntza, publikoari aholku ematea eta balorazio txostenak egitea. Denbora epe batzuetan salbu, Ramón Chocarro izan ohi da Hirigintzako Aholkularia.
Kontularitza:
Udaletxeak Geserlocal enpresarekin Kontzejuetako diruzaintza zerbitzuaren kontratazioa dauka.