Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Museo Etnografikoa

Museo EtnografikoaArtetako Fantikorena etxean kokatua, estilo eta materialei begira Ollarango eraikuntza berezia dugu. Eraikuntzaren euskarriak harri sendozko zortzi zutabe basamentudunek osatzen dituzte, eta haien gainean, habetzan gangatuen laguntzaz mihiztatu eta txarrantxaturik, fuste bana pisu bakoitzean. Horrela, bada, egiturak ez du barreneko paretatik behar. Teilatua lau isurialdekoa da. XVII. mendeko herri arkitekturaren barrenean dago 1641.ean eginda.

Beraz, bada, publikoak gizartearen atalak bere esparruan ikusteko aukera izan dezake, Euskal herrian zehar, baitagizakiak garaiz garai izan duen eboluzioa eta bizimoduaren ikuspegi argia ere.

Heun gremio baino gehiago erdietsitako 8000 bat objetu ezberdin zaintzen da, ezberdinak berezitasun, aintzinatasun, estilo, erabilera eta jatorriari dagokienean. Horrela, ikuslea kontaktuak sartzen da eguneriko bizimoduak dakartzan arazoei aterabide ematekoauzokideen jakinduriarekin eta hura baloratzen ahal du.

Helburu hori erdietsi nahian, objetuak paratu eta giro sortzean dagoen didaktismoak laguntza haundia ematen du.

ISTORIOA:

Museo EtnografikoaJoxe Ulibarrena Arellano eskultorearen ekimenez, 1964 urtean ireki zen publikora museo hau, Berriobeiti herrian. 1974.ean semeek berrantolaketa egiten dute, eta 1982.ean Nafarroko Pedro Mariskala Fundazio sortu berriak, bere laguntzaren bidez museoaren ekitaldiak eta elkarlanak ugaritzen ditu.

Ulibarrenaren bilduma etengabe hobetu eta haunditu da. 1986an Artetara eraman zuten, Joxe Miel Barandiaranek berrinauguratu zuen tokian, eta Olloko Udala aitabitxi izan zen. Elkarlanean eta laguntza museologikorako hitzarmen bat sinatu ondoren Fundaziorekin, Nafarroko gobernuak bere museo sarean sartu zuen.

24 urte ondoren, 2010 urtean, Nafarroko Gobernuak bukatutzat eman zuen museoa jasotzen zituen ikerketa eta antolatzerako laguntza. Museo-lege berriaz Fantikorena etxeko parte garrantzitsua museoa bezala baliogabetuta geratzen da.

Gaur egun Fundazioak mantentzen du museoa boluntarioak eta kolaboratzaile laguntzari esker.

Tfnoa bisitatzeko:  636845984
Email.  Informazioa lortzeko: ulibarrenamuseo@gmail.com