BASTERRETXEA II:
Anotzeko Kontzejuan, ingurune natural zoragarrian kokatzen den landetxea. Informazio gehiago gure Web horrian apartruralbasterretxea-ii.webnode.es.
CASA RURAL BEKOA DE ARTETA:
Teléfonoa: 628 74 54 72
E-posta: info@casaruralarteta.com
Web horria: www.casaruralarteta.com
GURE TXOKOA OLLO:
Nekazalturismoa Ollon. Sukalde osoa, egongela – jangela beheko suarekin, telebista eta musika – katea, hiru logela, hiru bainugela, joku aretoa, garajea eta lorategia. Zortzi lagunentzako tokia du. Wifia eta sehaska eskaintzen du ere.
Etxaldera, baratzera eta gatzategietara bisitak eskaintzen dira.
JUANBARTERENA LANDETXEA:
Juanbarterena, guztiz eraberritutako nekazal estiloko etxe tradizionala da, erosoa eta abegikorra. Birentzako bost logela, bi bainugela, joku aretoa, egongela – sukalde – jantokia, erreleku eta kolunpioekin hornitutako lorategia.
MITXITORENA ETXEA:
Mitxitorena, nekazal estiloa eta berrikuntza guztiez hornitutako eraikin moderno batek eskaini dezakeen erosotasuna uztartzen dituen landetxe tradizionala da. Guztiz eraberritua den eraikuntza bereizi hau, XX. mende hasierakoa da, bi solairuetan banatzen da eta 10 lagunentzako edukiera du. Beheko sua, erretokia, aisialdi gunea eta aparkalekua eskaintzen du. Argibideak, erreserbak eta prezioak, www.casamitxitorena.com. Web orrialdean kontsultatu.
SALDISERENA LANDETXEA:
Saldiserena, 100 urte baino gehiagoko harri landuzko etxe bat da. Sei lagunentzako edukiera dauka eta egonaldi goxoa igarotzeko erosotasunez hornitua dago. Etxeak lau solairu ditu, 2 birentzako gela, senar – emazteentzako gela bat, bi bainugela, komun bat, guztiz hornitutako sukaldea, telebista, DVDa, eta WI-FIa. Argibide gehiago 948183117 / 616551462 telefonoan edo whatsapp bidez 628157859 zenbakian, email bitartez casasaldiserena@gmail.com edo gure web orrian www.casaruralsaldiserena.com
SALDISERENA LANDETXEA San Blas kalea 26
31172 Anotz (Nafarroa)