Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zer ikusi

Ollaran

Ollaran udalerrian  Anotz, Arteta, Egilor – Beasoain, Iltzarbe, Ollo (hiriburua), Saldise, Senosiain eta Ultzurrun daude. 412 biztanle ditu eta Iruñetik 15-20 kilometrora dago. Arakil eta Udarbe errekek zeharkatzen dute eta Handia mendilerroaren azken adarrek besarkatzen duten arroan kokatzen da. Bere egoera geografikoak eta duen erliebe malkartsuak ingurune natural desberdin asko eskaintzen dizkigu: gainaldeetako pagadiak, artadiak, ibai – ertzetako landaredia eta batez ere hariztiak.

ARTETAKO ITURBURUA

Ura, betitik izan da oinarrizko gaia Ollaranen historia eta garapenean. Iturburuaren uren garrantzia, bailaran bertan duenarena baino haratago doa, Iruñerria hornitzen bait du azpiegitura multzo baten bitartez: Artetako Iturburuko biltze instalazioak, hoditeria, eta Egilorreko tratamendu gunea. Iturbegia edo Artetako Iturburua, kareharrizko hormen haitzarte ikusgarri baten irteeran dago. Andia mendilerroak bere baitan duen akuifero itzelaren jaiotze naturala da, bere emaria, segundoko hiru mila litrokoa da batez veste. Hornitze prozesu guztia Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen du. Iturburuaren instalazioetan interpretazio gune bat egokitu da (argibideak: 901 502 503 edo www.mcp.es

GUNE ESANGURATSUAK

Elizak: hirigune guztietan aurkitzen dira. Herrien eguneroko bizitza partekatu duten eraikuntza xume baina zaindu eta itxura ederrekoak dira.

Baselizak: ugariak dira Ibar guztian zehar, baina gehienak egoera kaxkarrean daude. Olloko Donamariakoa, bere historiagatik nabarmentzen da, erromatar estilokoa, garai zaharretan Batzarraren egoitza izan zen, gaur egun, erortzear dagoen eraikina da.

Arkitektura zibila: herri guztietan, landa arkitekturaren adibide eta lekuko diren etxe ikusgarriak miretsi daitezke, asko XVIII. Mendean eraikitakoak dira.

Garbitegiak: Ibarreko emakumeen eguneroko lan gogorraren lekuko dira, zenbait, zaharberriturik daude.

Errotak: herrien ekonomiaren oinarrizko reaikuntzak izan dira mendeetan zehar. Gaur egun erorkinak besterik ez dira.

Garañoko Gaztelua:

Saldiseko barrutian zegoen muino estratejiko batean kokatzen zen. Zihur asko, jendegune bat izan zen gazteluaren babesean.

Iltzarbeko Erdi Aroko Zubia: Udarbe errekaren gainean, Ibarreko komunikazioen gune garrantzitsu bat izan zen. Anotzen badago beste zubi bat, baina guztiz eraberritua.

Kultur Etxea: Ultzurrunen kokatua, bertan Feliz Urabayen (1883-1943) herriko semearen bibliografía aurkezten da.

Artetako Museo Etnografikoa.

XII. Mendeko etxetzarra da (Fantikorena), bertan garai eta izaera askotariko bost mila pieza baino gehiago batzen dira. Bere sortzaile eta jabea Jose Luis Ulibarrena Arellano da. Dohako sarrera.

Artetako Gatzagak.

Udarbe Errekaren ezkerraldean, Iturburutik hurbil, aspaldidanik dauden gatzagak.

Ollarango itzulia

Ollaran barreneko itzulia bailarako herri guztietatik igarotzen da. Ibilbide zirkular markatua da. Ibilaldia edozein herritatik has daiteke: Anotz, Arteta, Beasoain, Egillor, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta  Ultzurrun, edota Artetako Iturburutik ere. Puntu hauetan guztietan, irteerarako argibide taulak daude. Ibilbide luzea izan arren (18,8 km), bidea leuna da, beraz, guztientzat egokia da.