Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ollarango itzulia

ollaran argazkia

Ollaran barreneko itzulia bailarako herri guztietatik igarotzen da. Ibilbide zirkular markatua da. Ibilaldia edozein herritatik has daiteke: Anotz, Arteta, Beasoain, Egillor, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta  Ultzurrun, edota Artetako Iturburutik ere. Puntu hauetan guztietan, irteerarako argibide taulak daude. Ibilbide luzea izan arren (18,8 km), bidea leuna da, beraz, guztientzat egokia da.

Jarraian, ibilbidea Ollotik (Ibarreko Hiriburutik) irtenda azaltzen da, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan. Bi norabidetan egin daiteke. Irurtzundik datozenak Anotzen has daitezke; eta Ororbiatik datozenak, Egillortik; edo bidea zertxobait luzatuz Asiainen hasi Arakil ibaiko pasabidetik.

mapa

Olloko herriko iturri zahardonamariaretik ateratzen da ibilbidea,  berreskuratutako bide zaharretik jarraitzen du, Donamariako baselizaren erdi eroritik igarota, eta Senosiainera jarraitzen du.

Senosiainen sartu baino metro batzuk lehenago, Artetatik oso hurbil amaitzen den larreen arteko pista eroso bat hartuko dugu.

Artetatik, pista zabal bat hartuko dugu, pista hau hasieran, lur sail artetik joango da pixkanaka harizti batean barneratzeko. Bide horretatik bertatik, hurbiletik ikus daitezke gatzaga zaharrak. Ugoren baselizaren eremuetara iristean, bidea bidezidor bilakatzen da eta Udarbe erreka zeharkatzen du zubi baten bitartez, geroxeago Artetako Iturburuko instalazioetara iristeko.

arteta argazkiasalerastransmotxo

DSC05170Artetako Iturburuko aparkaleku txikian gaudela, ibilbideak, urak arazteko Egillorko plantara daraman ubidearen arrastotik jarraituko du. Bidea guztiz laua izango da zati luze batean zehar eta haritz eta astigar baso baten barrenetik joango da. Pontarroneko igarobidea zeharkatu beharko dugu, hau Dario amildegiaren gainetik doa, berrogei metro luzerako eta metro bat zabalerako zubi estua da. Ultzurruneko alde garaira iritsiko gara.

Ultzurrunetik, zubiaerrepidea jarraitu beharko dugu seiehun metrotan zehar, berriz ere, ubidearen arrastoa aurkitu arte. Bide honek, hasieran haritzez eta geroago pinuz osatutako baso zabal batetik eramango gaitu. Herritik gertu dagoen Saldiseko errepidean amaitzen da bide hau.

Saldiseko goialdean, harizti eder bat zeharkatzen duen bide eroso batetik jarraituko dugu. Jaitsiera labur batek eta mendi hegal erdiak, Garañoko lepora eramango gaituzte, Gaztelu mendiaren oinetara hain zuzen ere. Nahi izanez gero, Garañoko gaztelura igo daiteke, horretarako eskailera eroso batzuk daude. Goiko ikuspegi ederrak merezi du bisita.

garano

Bide zabal batetik Egilorrera jaitsiko gara. Egilorretik Beasoainera errepidea erabil dezakegu (450 m).

Bide bat Beasoain kokatzen den bizkarraren goialdera igoko da. Aurki ibarrera jaitsiko da, aurrerago mendi errepide bilakatuko den hasieran pista den bide batetik. Arakil errekaren paretik joango da. Zati hau erreza eta oso erakargarria izango da. Bide ia lau hau basoaren (haritzak, arteak, astigarrak…) hegaletik eta errekatik (errekaldeko landaredia) joango da. Anotzeko Zubira eramango gaitu.

Anotzeko Zubian gaudela, ibilbideak errekarekiko paraleloki eramango gaitu. Ofita harrobi zahar batera iristean, bideak gora egingo du, eta basoan barrena sartuko den bidexka batean bilakatuko da, aldapa handiko malkarrak aurkituko ditugu zati honetan. Bidexkak, Iltzarbera goxo- goxo jaitsiko den bide zabal bat topatuko du, bertatik jarraitzeko.

Iltzarben, pista bat aterako da herriaren goialdetik, zelaien artetik joateko. Hauek pasata, pista utziko dugu, basoan barneratzen den bidezidor bat hartzeko, benetan ederra da bidearen zati hau. Bidezidorrak, Ollotik gertu dagoen pista berri batean amaituko da.

museoa

Ibilbidea, jarraian egin daiteke bere osotasunean, edo zirkuitu txikiagotan, bere loturak profitatuz. Adibidez Iturburua- Ultzurrun – Arteta- Iturburua (5,9 km). Ollo – Iltzarbe – Ollo (4 km), etab…

Jaitsi folletoa pdf moduan

argibideak
PR-NA-170 ibilbidea Wikiloc-en