Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bandoak

Euskara ikasteko diru-laguntzak 2017-URRIA-23

Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu.
Diru-laguntza horiek euskarazko ikastaroen matrikularen % 50 izango dira, 400 euro gehienez pertsona bakoitzeko.

Argibideak eskatzeko, udaletxera deitu 948 328024 telefonora bulego orduetan.


Nahierako TAXI-BUSaren ORDUTEGI BERRIA Ollaranen 2017-ABUZTUA-31

2017ko irailaren 7an hasiko da.

Artetatik aterako da:

  • 07:15h astelehenetik ostiralera
  • 09:45 ostiralean
  • 14:50h ostiralean
  • 15:50h astelehenetik ostiralera

Iruñeko Sanduzelai auzotik aterako da:

  • 06:40h astelehenetik ostiralera
  • 09:45h ostiralean
  • 14:15h ostiralean
  • 15:15h astelehenetik ostiralera

Udalean lanean aritu gara Nafarroako Gobernuarekin batera taxi zerbitzua 16 urte baino zaharragoko ikasleek ere erabili ahal izateko, ez baitute garraiorik. Horretaz gain, aurreko erabiltzaileak ez kaltetzeko, ostiralean ordutegi zaharra ere mantendu dugu. Gainerako baldintzak ez ditugu aldatu.

Tiketa udalean bertan hartu behar da, eta honako prezioak ditu: 1,80€ bidaia solteak; eta 1,50€ hogeiko bonoa hartuz gero (30€).

Geltokiak hauek dira:

Iruñean: Sanduzelai auzoan Nafarroako etorbidean 1-3, eta Nafarroako etorbidean 8.

Ollaranen: herrietako sarreretan.

Taxi-zerbitzu hau erabil daiteke Ororbiara edo Orkoienera joateko, eta bertako geltokietan geldituko da.


Telefono berria informazioa jasotzeko 2017-UZTAILA-30

WhatsApp Image 2017-07-29 at 07.36.55


Audiobisual bat egiteko proiektua 2017-EKAINA-22

Artetako museo etnografikoak, Iruñerriko mankomunitateak eta Ollarango udalak gure baliabideak elkartu ditugu eta bailarako herritar guztiei eskaintzen diegu parte hartzea uda honetan grabatuko den dokumental parte-hartzaile batean; hori dena Nafarroako gobernuaren diru-laguntzaz.

Gonbidatu nahi zaituztegu modu askotan parte hartzera: aktore, figurante, jantzi-laguntzaile, atrezo-laguntzaile…Interesatuek informazio gehiago eska dezakete uztailaren 1ean Ultzurrunen, Euskararen Egunean bertan, hamaiketakoa hartu eta gero.

INTERNET 2017-EKAINA-22

Kaixo, auzokideok:

Aurreko bandoan esan genuen bezala, azken hilabeteotan interneteko konexioaz arduratzen ari gara udalean. Bi antena ezarri ditugu Saldisen eta Ollon Sisnet operatzailearen seinalea bailara osoan hartzeko, eta ekainaren 21etik aurrera 30mb arteko banda-zabalera eskaintzen ari da (Sisnet-en telefonoak: 948078087-616661006).

Antena horiek ezingo ziren jarri Saldiseko auzokideen eta Olloko Javierren elkartasunik gabe, laguntza hori asko eskertzen diegu; ze, hura gabe Ollo, Senosiain, Arteta eta Ultzurrun internetik gabe egongo lirateke gaur egun.

Gure asmoa da bailaran interneteko operadore gehiago sartu ahal izatea, bakar baten pean ez egoteko, eta saihetsi, adibidez, prezioak igotzea edo edozein momentutan ixtea. Aurreko bandoan aipatu enpresez gain, Nubip enpresarekin hitz egin dugu, eta bailara osorako zer eskaintzen duten galdetu diegu. Eta aukera gehiago ere bilatuko ditugu. Gaurkoz Sisnet enpresarekin ez bada, aukera bakarra ia bailara osoan satelite konexioa da, Nubip enpresaren adibidez (902 200 454).

Nabarmendu nahi dugu udalaren lana dela ahalik eta operadore gehien bailaran sartzen laguntzea, eta ez duela inolako loturarik inongo enpresarekin.