Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ollarango alkatearen agurra

Kaixo:
Munduko txoko eder honetatik agurtu nahi zaituztet. Ollaranek bere izateko moduari eutsi ahal izan dio, nahiz eta Iruñea hiriburutik 20 kilometrora egon. Herri txikiak daude bailaran, mendiek eta ibaiek inguratua, soroak, basoak eta aziendak nonahi. Bitxia da, bestalde, Nafarroako erresumaren sorlekuetan zaharrenetako bat izan zen honek gaur Iruñea eta Iruñerria urez hornitzen duela. Udalean ari garenok badugu lan bat: inguru hori mantendu, etorkizunean baliagarria izango bada. Eta, denon laguntzarekin, horretan ari gara.
Kanpotik zatoztenak gu ezagutzera gonbidaturik zaudete, eta bertakook pentsa dezagun gure lurrean, izaera galdu gabe aurrera egiteko.
Besarkada bat.
—————————————————————–
David Campión. Alkatea.