Ayuntamiento de Ollo / Olloko Udala



  • Kontzejuen aholkularitza eta kontularitza.

    Idazkariak eskaera egiten duten Kontzejuei aholkua ematen die izaera juridikoko gaietan, hala nola, hauek egin beharreko dokumentazioarekin laguntza ematen die. Honetaz gain, Udaletxeak dokumentazioa eskuratu ahal izateko aukera eskaintzen du bide telematikoaren bidez eta baita dirulaguntzak eskuratzeko beharrezkoa den laguntza ematen du. Kontzejuen kontularitza Udaletxeak kontrataturiko langileen bidez egiten da.

  • Adineko pertsonentzako eta menpekotasunak dituzten pertsonentzako arreta zerbitzua

    Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatzeko edo Irurtzungo astearteetako azokara joateko Udaletxeko teléfono honetara deitu beharra dago: 948 328024.

  • Publikoarentzako arreta zerbitzua

    Udal bulegoa: Lanegunetan irekita dago, astelehenetik ostiralera, 10etatik 14ra argibide eskaerak egiteko eta udal eremuko tramitazioak eta eskaerak kudeatzeko. Era berean, fotokopiagailu eta eskaner zerbitzuak eskaintzen dira. Aurretiazko hitzorduarekin: •    Idazkaria: astearte eta ostegunetan 10etatik 14ra. •    Alkatea: ostegunetan 10etatik 14ra. •    Udalgintzako arkitektoa: hilabeteko bigarren eta azken ostegunetan 11.30tatik 14.30ra.

  • Udako euskarazko kanpaldietarako laguntzak

    Orkoiengo Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen udako kanpaldietara seme-alabak eramaten dituzten gurasoentzako dirulaguntzak ematen ditu urtero Udaletxeak.

  • Atakaondoa eta Sanduzelaiko Gurasoen Elkarteentzako laguntzak

    Urtero Udaletxeak Ibarreko ikasle kopuruaren araberako eta eskola hauek ezarrita duten irizpideen neurriko dirulaguntza ematen die Atakaondoa eta Sanduzelaiko guraso elkarteei.

  • Irurtzun eta Ororbiako musika eskolei emandako laguntzak

    Udaletxeak Irurtzungo Musika Eskolarekin sinaturiko hitzarmena dauka eta honen bidez, aipatu eskolara doazen Udalerri honetako ikasleei laguntza ematen zaie. Ororbiako Musika Eskolarekin, sinaturiko hitzarmenik ez badago ere, Irurtzungo Musika Eskolara joateagatik ematen den diru laguntza berdina ematen zaie Ororbiara joaten diren Udalerriko pertsonei.

  • Euskara ikasteko diru-laguntzak

    Euskara ikasteko diru-laguntzak Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu. Diru-laguntza horiek euskarazko ikastaroen matrikularen % 50 izango dira, 400 euro gehienez pertsona bakoitzeko. Argibideak eskatzeko, udaletxera deitu 948 328024 telefonora bulego orduetan.

  • Ollo Ibarreko Udaletxearen langabeen kontratazioa

    Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren urteroko dirulaguntzen ondorioz, Ollo Ibarreko langabetu guztiek Ollo Ibarreko Udaletxeko bulegoetan izen emateko aukera izango dute urtero ekaina baino lehen. Horretarako norberaren curriculum vitae-a eman beharko da, betiere, ondorengo baldintzak betez: a) Politika Sozialen Sailak inklusio sozialerako edo soziolaboralerako banatzen dituen dirulaguntzen subjektu hartzaile izatea edo 50 urtetik gorakoa izatea, 30 urtetik irakurri gehiago

  • Ikastaroak eta kultur jarduerak

    Udaletxeak antolatzen dituenak: 1. Eskulangintza ikastaroa urriaren 25ean hasi zen eta 2014ko urtarrilaren azken ostiralean amaitzen da. Ordutegia: ostirala 16etatik 19ra. 11 pertsonek eman dute izena. Aukera zabalik jarraitzen du izena eman nahi duenarentzat. 2. Lanaren bilaketa aktiborako alfabetatze digitalerako ikastaroa. 22 orduko iraupena. Langabetuentzako zein lanean dauden pertsonentzako, betiere lanerako adina dutelarik. Dohakoa da irakurri gehiago

  • Udako Ludoteka

    Urtero udan zehar haurrentzako Udako Ludoteka antolatzen da uztailaren 15etik abuztuaren 31ra, goizeko ordutegiarekin 10etatik 13.30ra.