Ayuntamiento de Ollo / Olloko Udala


Udal Eskumenak

UDAL MAILAKO DERRIGORREZKO ESKUMENAK

  • Argiztatze publikoa. (Kontzejuei Lege bidez eskualdatuak).
  • Hilerria. (Kontzejuei Lege bidez eskualdatuak).
  • Hondakinen bilketa.
  • Bideen garbiketa.
  • Etxez-etxeko edateko uraren hornikuntza. (Mankomunitatearen bidez).
  • Estolda sistema.
  • Populazio guneetarako sarbidea.
  • Bide publikoen zolatzea.
  • Elikagai eta edarien kontrola.

IZAERA OROKORREKO UDAL ESKUMENAK

Udalerriek ondorengo alorretan dituzte eskumenak:

  1. Leku publikoetako segurtasuna.
  2. Ibilgailuen eta pertsonen zirkulazioaren ordenamendua hiriguneko bideetan.
  3. Babes zibila eta suteen aurreko prebentzioa zein iraungitzea.
  4. Hirigintzaren ordenamendua, kudeaketa, exekuzioa eta disziplina; etxebizitzen kudeaketa eta sustapena; parkeak eta lorategiak, bide publikoen zolatzea eta nekazal bideen kontserbazioa.
  5. Ondare historiko-artistikoa.
  6. Ingurumenaren babesa.
  7. Elikagai merkatuak, hiltegiak, feriak, azokak eta erabiltzaile eta kontsumitzaileen interesen defentsa.
  8. Osasungarritasun publikoaren zaintza.
  9. Osasunaren lehen mailako arretaren kudeaketan parte hartzea.
  10. Hilerriak eta ehortze zerbitzuak.
  11. Zerbitzu sozialak, bergizarteratzea eta sustapen soziala.
  12. Ur hornikuntza eta argiztatze publikoa; bideetako garbiketa zerbitzuak, hondakinen bilketa eta tratamendua, estolda sistema eta ur zikinen tratamendua.
  13. Bidaiarien garraio publikoa.
  14. Kultur eta kirol jarduerak eta instalazioak; denbora librearen okupazioa; turismoa.
  15. Hezkuntzaren programatzean parte hartzea eta hezkuntza Administrazioarekin lankidetzan aritzea irakaskuntza zentro publikoen sorreran, eraikuntzan eta mantentzean, kudeaketa batzordeetan parte hartzea eta derrigorrezko eskolaldiaren zaintza egitea.

Kontzejuen eskumenak:

  • Hirigintza lizentzien banaketa
  • Argiztatze publikoa
  • Nekazaritzako bideak
  • Hilerriak
  • Garbiketa anitza
  • Herrietako festak
  • Ondarearen kudeaketa eta kontserbazioa
  • Kontzejuko agiritegia