Oinarrizko informazioa – Kontaktua
BERDINTASUN ZERBITZUA
Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazioa egiteaz arduratzen da.
Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentiberatzen du, informazioa ematen du eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai udal mailan (Udaleko langileendako) bai udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeentzako).
Helbidea: Oltza Zendeako Udaletxea, Angulo kalea 2, 31171 Ororbia.
Harremanetarako:
- Telefonoa: 948 32 20 68 – 628 15 70 84
- Helbide elektronikoa: berdintasun_teknikaria@ayuntamientoolza.com
MARKO JURIDIKOA:
Estatu mailako legedia:
Martxoaren 22ko 3-2007 Lege Organikoa Emakumeen eta Gizonen Berdintasun(gaztelaniaz)
Abenduaren 28ko 1-2004 Lege Organikoa Genero-Indarkeriaren aurka oso-osoko(gaztelaniaz)
Nafarroa mailako legedia:
33/2002, azaroak 28ko, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeari buruzko foru (gaztelaniaz)
14/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre (gaztelaniaz)
8/2017 FORU LEGEA, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa(gaztelaniaz)
17/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako:
Ley Foral 17/2019, de 4 de abril, de igualdad entre Mujeres y Hombres (gaztelaniaz)
Bestelakoak:
Estrategia europea igualdad 2012-2015 (gaztelaniaz)
Pacto europeo igualdad género 2011-2020 (gaztelaniaz)
Esteka interesgarriak:
- Instituto Navarro para la Igualdad (Gobierno de Navarra) (gaztelaniaz)
- Servicio de atención integral a victimas de violencia de género (gaztelaniaz)
- Emakunde (Eusko Jaurlaritza)
- Instituto de la Mujer y para la igualdad de género (gehiena gaztelaniaz)
- COMFIN- Coordinadora de Organizaciones de Mujeres y/ o Feministas de Navarra (gaztelaniaz)
- Coordinadora Feminista- Federación Estatal de Organizaciones Feministas (gaztelaniaz)
- Feminicidio.net (gaztelaniaz)
EFEMERIDEAK:
Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Martxoak 31, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna.
Apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna.
Maiatzak 17, LGTBIQ+fobiaren Nazioarteko Eguna.
Ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna.
INDARKERIA MACHISTA:
Ollarango Udalaren toki protokoloa, udalerriko eremu publikoetan eraso sexistak prebenitu eta haiei erantzuteko
ERASO BATEN AURREAN ZER EGIN:
http://www.ollo.es/wp-content/uploads/sites/54/2023/08/ANEXO-5.png
BERRIAK:
Ollaran bailara, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunerako prest: “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago”.
Urriaren 15ean ospatzen den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago” lelopean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikarien Sareak kanpaina bateratu bat prestatu du, landa inguruneko emakumeek zaintza sisteman egiten duten ekarpena azpimarratzeko.
Landa inguruneko emakumeek, sarritan ikusezinak eta isilduak, gure familiak, komunitateak eta ingurune naturalak mantendu dituzte historian zehar. Erronka eta oztopo neurrigabeak izan dituzte zaintzaile lanetan, eta aurre egin diete aitortza eta baliabide ezari, isolamendu geografikoari eta lana balioesteko politikarik ezari. Kanpaina honen testuinguruan, irudi grafiko eta adierazpen bat egin ditugu, proposamen eta aldarrikapenak biltzen dituena, alegia, zaintza, politika publikoen zeharkako ardatz bihur dadin, landa eremuen errealitatea kontuan hartuta. Atxikituta bidaltzen dizuegu informazioa eman eta zabal dezazuen.
Gainera, bigarren urtez jarraian, dokumental ziklo bat antolatu da, Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duena. Bertan, emakumeak dira protagonista nagusiak, eta edukietan berriro gogorarazten da, ozen eta argi, zein diren egungo egoera hobetzeko beharrak eta aldarrikapenak. Irailaren 29tik aurrera eta urri osoan zehar garatuko den ziklo honen barruan, hainbat dokumental ikusi ahal izango dira honako herri hauetan: Urdiain, Oteiza, Ihabar (Arakil), Obanos, Larraga, Campanas, Murieta, Mirafuentes, Beraskoain, Artaxoa, Artazu, Bidaurreta, Larraintzar, Arano, Gares, Mendigorria, Ororbia (Oltza Zendea), Areso, Corella, Santacara, Monreal eta Elizondon.
Dokumental zikloaren egutegia:
http://www.ollo.es/wp-content/uploads/sites/54/2023/10/Documentales-Dokumentalak-15O_page-0001.jpg
Ollaran, Etxauribar eta Oltza Zendeako egitaraua:
http://www.ollo.es/wp-content/uploads/sites/54/2023/10/U15-scaled.jpg
MANIFESTUA:
Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun egun honetan, “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago” lelopean, Berdintasun Teknikaria duten Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeek bat egin nahi dute egun honen ospakizunekin, zainketa sisteman landa emakumeek egindako ekarpena nabarmentzeko. Aspalditik, gure ama, amona eta arbasoak bizitzaren zaindari eta gure lurraldeetako zaintzaile izan dira.
Landa inguruneko emakumeek, askotan ikusezinak eta isilduak izan dira. Gure familia, komunitate eta ingurune naturalen zaintzaren zama eraman dute beren bizkarrean. Belaunaldi bakoitza elikatzeaz, sendatzeaz, hezteaz eta mantentzeaz arduratu dira. Laguntza eta elkartasun sareak sortu dituzte, gure lurretan biziari eutsi dion sare ikusezin baina sendoa eraikiz.
Zainketa lanak neurriz gainekoak izan dira eta oraindik ere horrela izaten jarraitzen dute, oztopo askori aurre eginez. Aurre egin behar izan diete aitortza faltari, baliabide eta zerbitzuen urritasunari, isolamendu geografikoari eta lana balioesteko politikarik ezari.
Zainketa lan horrekin batera, emakumeek zeregin erabakigarria dute landa eremuko ekonomian. Horietako asko nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza jardueretan aritzen dira, eta elikagaiak ekoizten eta tokiko kultura zaintzen laguntzen dute. Beste batzuek aztertu, ikertu, ekin, sortu eta berritzen dute, landa ingurunea garatzeko aukera berriak sortuz. Hala ere, jarduera horiek sarritan erronkei egin behar izaten diete aurre, hala nola baliabide ezari, lurren titulartasunean dagoen genero arrakalari eta merkatuetara iristeko zailtasunei besteak beste.
Gaur egungo zainketak antolatzeko ereduak, ez ditu asetzen behar sozialak, eta datuek adierazten dute datozen urteetan okerrera egingo duela, zainketak beste modu batera antolatzen ez baditugu behintzat. Aldaketa soziodemografikoek, mendekotasun indizearen hazkundeak, emakumeen lan merkatuko presentzia handitzeak, politika neoliberalen garapenak, sistema publikoaren higadurak eta familia ereduen hedadurak eragin nabarmena izan dute zainketen antolaketa moduetan, eta horrek “zainketen krisiaz” hitz egitera garamatza.
Toki Erakundeok erronka guzti hauek planteatzen dituen egungo egoera ikusarazi nahi dugu, eta testuinguru horretan, emakumeek zeregin erabakigarria dutela nabarmendu nahi dugu. Hortaz:
– Zaintza politika publikoen zeharkako ardatz bihurtzea ezinbestekoa da, landa eremuetako errealitatea kontuan hartuta.
– Zaintza lanak aitortu, murriztu eta birbanatzea lehenestea nahitaezkoa da, gizonen parte hartze arduratsua bultzatzeko eta emakumeei laguntzeko.
– Eta erakunde publikoetan, zainketa lanak kudeatu edo pribatizatu ordez, politika eraldatzaileak abiaraztea, zaintza demokratizatu eta duintzeko behar diren egiturak sortu eta garatuz.
Horrela bakarrik sustatuko da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea, eta, aldi berean, pertsonek eta gizarteek bizitzari, ongizateari, iraunkortasunari eta gure garaiko beste erronka batzuei dagokienez dituzten behar eta nahiei erantzungo zaie.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bideak bizitza erdian jartzea derrigortzen du. Beharrezkoa da, pertsona guztiek bizitza osoa eta duina dutela ziurtatzea herri eroso eta seguruetan, maila sozialean zein ekologikoan jasangarriak. Interes ekonomikoen gainetik ongizatea lortzeko beharrezkoak diren zainketak jasotzeko eskubidea aitortzea emakumeei eta gizonei.