Ur gazitik gatza eskuratzeko aukera ematen duten instalazioak dira gatzagak edo gatz meak.
Lur azpitik datorren ura putzu batean biltzen da. Hortik larrainetara bideratzen da, grabitatez (beherago daudenetara) edo ponpatze bidez (gorago daudenetara). Buztinezko dike txiki-txikiak dituzten kanaleta batzuek ura larrainetara banatzea errazten dute.
Larrainak eremu lauak dira, forma eta luze-zabalera askotarikokoak. Haietan ura gelditu egiten da eta ur xafla mehe bat sortzen du. Lehen, harrizkoak edo zurezkoak ziren; egun, hormigoizkoak.
Eguraldi ona egiten badu, hiruzpalau egunen buruan ura lurrundu egiten da eta gatz kristaldua gelditzen da. Gero, pilatu egiten da, lehortzeko, eta ondoren bildu egiten da.
Artetako gatzagak eskuz eta artisau moduan ustiatzea antzinatik ezaguna den aprobetxamendua da. Izan ere, garai batean jarduera nabarmena izan zen, eta, elikagaiak kontserbatzeko gatza ia baliabide bakarra zenean, etxeetako ekonomia orekatzeko eman ditzake ziklo bakoitzean bidea eman zuen. Egun, hestebeteak eta urdaiazpikoak egiteko erabiltzen da, eta abereei jaten emateko. Larrainak bizilagunenak dira.
PUTZUA ETA GATZAGAK
PROZESUA
Hau da gatzagak ur gaziz hornitzen dituen putzua. Prozesua hasteko, ura larrainetan banatzen zuten. Larrain horiek bi mailatan kokatuta daude: batzuk putzuaren azpitik eta besteak gainetik. Lehenbizikoek ura grabitatez jasotzen zuten, kanaleta batzuen bidez. Goiko larrainetarako, berriz, ura goratu egin behar zen. Azken garaian, goratze hori ponpatze bidez egiten zuten, baina lehenago prozedura asmotsu bat izan zuten ura goratzeko.
Zurezko beso luze bat zen, hain zuzen, mutur batean putzuontzi bat eta bestean kontrapisu bat zuena. Beso hori beste enbor bertikal baten urkilan bermatzen zen, balantza baten moduan. Behin putzuontzia beteta, besoa goratu egiten zen, kontrapisuaren laguntzarekin, eta ura enbor makurtu batean landutako ubide batean isurtzen zen, goiko larrainetan ura banatzen zuenean. Sistema horri herritarrek “haga” esaten zioten eta putzuaren gainean, plataforma batean, kokatutako pertsona batek erabiltzen zuen.
Orain ikus daitekeena sistemaren kopia bat da, ahozko lekukotasunetan oinarrituta berreraikitakoa. Zaharberritzeak helburu didaktikoak ditu, bisita gidatuetarako.
Ezin da manipulatu mekanismoa. Baimena dutenek baino ezin dute egin.
NONDIK ATERATZEN DA UR GAZIA?
Lurpean dauden gatz jalkinekin kontaktuan dauden iturburuetatik dator. Diapiro izeneko guneetan berezkoa den fenomenoa da, besteak beste, Ollarangoan.
BARNEALDEKO GATZAGAK
Barnealdeko gatzagak edo gatz meak antzinatik ustiatu izan dira eta herri askori eman izan diete izena, hala nola Jaitz (Nafarroa), Gesaltza Añana (Araba), Cabezón de la Sal (Kantabria) eta Salinas de Imón herriei (Guadalajara), etc. Urte askoan utzita egon badira ere, egun, asko berreskuratu eta lehengoratzen ari dira, kultura ondarearen zati baitira.
Putzutik ura ateratzeko garai bateko sistemaren birsortzea.
Larrain on batek (12-15 m 2 ) 40 kilogramo eman ditzake ziklo bakoitzean.
Iruñerriko Mankomunitateak, Ollarango udalaren eta jabeen laguntzaz, gatzaga hauek atondu ditu bisitatu ahal izateko.
Uharka txiki bat ere sortu dute gatz-bainuak hartzeko, lehen ere horretarako erabiltzen zen Artetako gatza