Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aldizkaria8: Tokiko maparen erreforma

Tokiko maparen erreformamapadecomarcas_8370_1

Nafarroako Gobernuak tokiko mapa aldatu nahi du. Orain, aurrekoetan ez bezala, ez dute aipatzen kontzeju eta udal txikiak desagertuko direla, eta horren ordez 13 eskualde handi sortuko dituela aurreikusten dute. Eskualde horiek berez eskumen hauek izango lituzkete: gizarte gaietakoak (orain Orkoienen dugu), ur-hornidura eta hondakinak (ia herri gehienok Mankomunitatearekin ditugu). Geroago, eskualde horiek eskumen gehiago bereganatuko lituzkete: hirigintza, turismoa, landa garapena, idazkariak…) Finantziazio eredua ere aldatuko litzateke: badirudi herri txikiak hobe aterako liratekeela.
Ollaran “bailarak” izeneko eskualdean kokatu dute, Goñi, Iza eta Etxauri bailarekin batera; baina baita eremu askoz handiago eta arraroago batean ere: Basaburua eta Ultzamarekin, adibidez. Ideia izan da Iruñetik oso urruti -baina Iruñea, Burlata, Barañain edo Atarrabia bezain urbanoak- ez diren antzeko herri txikietako bailarak eskualde batean elkartzea.
Orain arte egin diren bilera guztietara joan gara (7 edo 8, kontua galdu dugu), eta zuzenean ari gara Nafarroako Gobernuko teknikariekin eta gure auzoko ordezkariekin (Etxauribar, Goñi, Iza, Oltza…)
Egia esanda, badirudi inork ez duela argi zer gertatuko den, eta, baliteke azkenean dena kea izatea.
Uste dugu gu bezalako bidaideak behar ditugula ondoan, zeinak harremanetan eta kulturan loturik gauden. Baita behar ere eskualde horrek kontuan izatea gure bailarako arazoak, Iruñetik urruti dauden mendietako bailaretako arazoak bezalakoak, zuek inkestetan aipatu dituzuenak: telekomunikazio txarrak, garraio publikorik ez, errepide ziztrinak, behera doazen herriak, sarbide txarrak, baliabide publiko gutxi…
Oraindik ez dakigu arazo horiei irtenbidea nola emango diegun: Iruñerriko eskualdean sartu eta gure bailaretako ezaugarri bereziak nolabait errespetatuta, edo ondoko bailarekin batera eskualde propio bat proposatu behar ote dugun. Arestian aipatu bezala, inork ez daki ezer seguru. Onena da gobernukoak guri entzuteko prest daudela, eta inguruko bailaretakook nahiko batera eta koordinaturik ari garela.
Laster bailaran bilera bat egingo dugu informatzeko eta zuen iritzia jasotzeko.

DAVID CAMPIÓN

aurkibidera joan