Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ollo Ibarreko Udaletxearen langabeen kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren urteroko dirulaguntzen ondorioz, Ollo Ibarreko langabetu guztiek Ollo Ibarreko Udaletxeko bulegoetan izen emateko aukera izango dute urtero ekaina baino lehen. Horretarako norberaren curriculum vitae-a eman beharko da, betiere, ondorengo baldintzak betez:

a) Politika Sozialen Sailak inklusio sozialerako edo soziolaboralerako banatzen dituen dirulaguntzen subjektu hartzaile izatea edo 50 urtetik gorakoa izatea, 30 urtetik beherakoa izatea edo iraupen luzeko langabea izatea eta gutxienez urte beteko aintzinatasuna edukitzea izen ematean azken kontrataziotik.

b) Enplegu eskatzaile bezala izen emanda egotea eta Ollo Ibarrean helbideratua egotea eta horrela jasoa egotea enplegu eskatzailearen txartelan.

c) Peoi edo igeltsero bezala izen emanda egotea eta horrela jasoa egotea Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Bandoa joko da afera honen inguruan argibide gehiago emanez.