Ayuntamiento de Ollo / Olloko Udala


Aldizkaria 8: hasiera

Hemendik aurrera aldizkaria erabat elebiduna izango da

Urte batzuk joan dira aldizkari hau egiten hasi ginenetik, eta orain ahalegin berezia egin dugu edukiz hobetzeko eta artikulu guztiak euskaraz ere jartzeko. Aldizkaria elebiduna izango da: euskaraz eta gazteleraz.
Bailaran egin dugun inkestan agertu da biztanle asko elebidunak garela. Guk denon eskubide linguistikoak errespetatu nahi ditugu, eta ahal delarik, ikasten ari direnei baliabideak eman.
Urtero Euskararen Eguna antolatzeaz gain uste dugu euskara sustatu behar dela gainerako arlotan ere, eta aldizkari hau horietako bat da.

Okupak Belnaturen

belnature
Artetako Belnatureko eraikinean pertsona batzuk instalatu dira duela gutxi. Auzokideek kezka agertu dute kontu horren inguruan.
Udalak esan behar du enpresako abokatuarekin harremanetan jarri dela. Bestalde, bertako antenaren argindarraren faktura Moviestarrek ordaintzen du, eta udalaren esku hartzea txikia da. Hala ere, lanean segituko dugu irtenbiderik bat topatzeko gai konplexu horri.

Udaleko krisia. A ze nahaspila!

Jakina, aldizkaritxo honetan ezin dugu aipatu gabe utzi udalean azken hilabeteetan sortu dugun nahaspila. Honezkero jakingo duzue Javierrek alkate eta zinegotzi karguak utzi eta gero krisia pasatu dela.
Orain udalean segitzen dugunok saiatu gara borroka horretan gehiegi ez sartzen, eta ez dugu egin deskalifikaziorik, bandorik, posta elektronikorik, prentsa-ohar, prentsaurrekorik edo antzekorik.
Kontua tristea bezain erraza da: Javier eta gainerako kideon artean urruntze eta desadostasun handia sortu zen, eta pentsatu genuen ezin genuela lehen bezala lanean segitu, Javierrek alkatetzan segitzen bazuen eta gainerako 6 zinegotziak “oposizioan”. Eta ez dago besterik.
Beti pentsatu dugu Javierren dimisioa zela irtenbiderik argiena, eta pena eman zigun zentsura mozio mingarri hori aurkeztu behar izateak. Azkenean pozik hartu dugu haren erabakia; ongi segi dezala bere bizitza profesionalean! Eta pertsonalean espero dugu denborak sendatuko dituela krisi honek utzitako zauriak. Barkamena eskatzen diegu auzokideei halako espektakulua sortu dugulako.
Bestalde, lanean segituko dugu ahalik eta irekien, beti ere pertsonalismoetan erori gabe. Kandidatura zabalik dago bailararen alde lan egin nahi duen edonorentzat. Udaleko langintzan urte biziak ditugu aurrean.

Mankomunitateko lanak Artetan

obrakNeguko garai txar honetan Mankomunitateak lan batzuk ditu Artetan: araztegi berria egingo dute ur-zikinak biltzeko.
Oraingo fosa septikoa oso zaharra denez, hori kenduko dute eta berria eraiki. Kontuan izan behar da oraingo fosak errekatxo batean isuri egiten duela eta horrek usain eta kutsadura arazoak sortzen dituela udan. Lanak bukatuta, fosaren isuria herritik urrutiago izango da, baldintza hobean eta Udarbe ibaian zuzenean, azken honek errazago diluitzen duelako. Udalaren eskaera izan da eta ia 400.000 €ko aurrekontua du.

aurkibidera joan