Udaletxeak antolatzen dituenak:
1. Eskulangintza ikastaroa urriaren 25ean hasi zen eta 2014ko urtarrilaren azken ostiralean amaitzen da. Ordutegia: ostirala 16etatik 19ra. 11 pertsonek eman dute izena. Aukera zabalik jarraitzen du izena eman nahi duenarentzat.
2. Lanaren bilaketa aktiborako alfabetatze digitalerako ikastaroa. 22 orduko iraupena. Langabetuentzako zein lanean dauden pertsonentzako, betiere lanerako adina dutelarik. Dohakoa da Nafarroako Gobernuko Nekazal Garapenerako Europako Fondoak finantzatuta dagoelako eta Cederna-Garalurrek kudeatzen du.