Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna: “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago”.

 

BERRIAK:

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna: denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago.

Urriaren 15ean ospatzen den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago” lelopean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikarien Sareak kanpaina bateratu bat prestatu du, landa inguruneko emakumeek zaintza sisteman egiten duten ekarpena azpimarratzeko.

Landa inguruneko emakumeek, sarritan ikusezinak eta isilduak, gure familiak, komunitateak eta ingurune naturalak mantendu dituzte historian zehar. Erronka eta oztopo neurrigabeak izan dituzte zaintzaile lanetan, eta aurre egin diete aitortza eta baliabide ezari, isolamendu geografikoari eta lana balioesteko politikarik ezari. Kanpaina honen testuinguruan, irudi grafiko eta adierazpen bat egin ditugu, proposamen eta aldarrikapenak biltzen dituena, alegia, zaintza, politika publikoen zeharkako ardatz bihur dadin, landa eremuen errealitatea kontuan hartuta. Atxikituta bidaltzen dizuegu informazioa eman eta zabal dezazuen.

Gainera, bigarren urtez jarraian, dokumental ziklo bat antolatu da, Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duena. Bertan, emakumeak dira protagonista nagusiak, eta edukietan berriro gogorarazten da, ozen eta argi, zein diren egungo egoera hobetzeko beharrak eta aldarrikapenak. Irailaren 29tik aurrera eta urri osoan zehar garatuko den ziklo honen barruan, hainbat dokumental ikusi ahal izango dira honako herri hauetan: Urdiain, Oteiza, Ihabar (Arakil), Obanos, Larraga, Campanas, Murieta, Mirafuentes, Beraskoain, Artaxoa, Artazu, Bidaurreta, Larraintzar, Arano, Gares, Mendigorria, Ororbia (Oltza Zendea), Areso, Corella, Santacara, Monreal eta Elizondon.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ziklo dokumentala:

 

 

 

 

 

 

 

 

Ollaran, Oltza Zendea eta Etxauribarko egitaraua: